Amurrion Mapa Dinamikoak aurreikusteko eta sortzeko sistema garatu da. Proceso Digital de Audio enpresak garatutako aurreikuspen-softwarean oinarritzen da sistema hori, eta zonaldeak modelatzea ahalbidetzen du honako iturri hauek sartuta:
Modelizazio horiek egin ostean, hiriko zarata-mapak lortzen dira. Hiriko ingurumeneko soinua sortzen duten zarata-iturri guztiak aurretik zerrendatutako iturri moten bitartez modela daitezke. Horrela, karakterizatu eta balore hauek eman ahal zaizkie: potentzia, noranzkotasuna, trafiko-dentsitatea, etab. | Sortutako sistema dinamikoa da, hau da, hirian momentu zehatz batean dauden iturrien potentziak eguneratzen ditu. Igorpen-potentziak eguneratzeko, hirian zehar jarritako Informazio Sistemaren datuak erabiltzen dira. Horrek eremu bakoitzeko zarata-maila neurtzen du eta herritarrei horren berri emateko beharrezkoak diren tresnak ditu.
|