Amurrion Mapa Dinamikoak aurreikusteko eta sortzeko sistema garatu da. Proceso Digital de Audio enpresak garatutako aurreikuspen-softwarean oinarritzen da sistema hori, eta zonaldeak modelatzea ahalbidetzen du honako iturri hauek sartuta:

  • Iturri zehatzak egoera zehatzetarako.
  • Iturri linealak ibilgailu-zirkulazioaren egoerak modelatzeko.
  • Irradiatze-planoak diren iturriak hirian dauden zarata-jarduerak modelatzeko.

Modelizazio horiek egin ostean, hiriko zarata-mapak lortzen dira. Hiriko ingurumeneko soinua sortzen duten zarata-iturri guztiak aurretik zerrendatutako iturri moten bitartez modela daitezke. Horrela, karakterizatu eta balore hauek eman ahal zaizkie: potentzia, noranzkotasuna, trafiko-dentsitatea, etab.
 

 

Sortutako sistema dinamikoa da, hau da, hirian momentu zehatz batean dauden iturrien potentziak eguneratzen ditu. Igorpen-potentziak eguneratzeko, hirian zehar jarritako Informazio Sistemaren datuak erabiltzen dira. Horrek eremu bakoitzeko zarata-maila neurtzen du eta herritarrei horren berri emateko beharrezkoak diren tresnak ditu.

 
Nola eratzen den:
________________________________________
Helburua da Amurrioko aurreikuspen-eredua osatzea, eta, horretarako, Proceso Digital de Audiok eta Iñigo Minguez udal teknikariak eredua osatu eta balioztatu dute.
Sistema martxan jartzeko honako pausu hauek eman dira:

  • Amurrion dauden zarata-iturriak aztertzea.
  • Zarata-iturriak karakterizatzea.
  • Trasgunet kalkulu-softwarearen bidez aurreikuspen-eredua sortzea