Sistema ezartzeak tresna tekniko sofistikatuen garapena dakar. Tresna horiek zarata arloan egoera ezagutzea ahalbidetzen dute; beraz, kutsadura akustikoaren eta osasunean dituen ondorioen arteko kausaren eta efektuaren arteko lotura aztertu ahal izango da.
Europar Batasunak eremu erkidea garatu du, zarata arloan EBn politika bateratuak balioetsi eta garatzeko. 1996. urtean EBn Zarataren Aurkako Etorkizuneko Politikei buruzko liburu berdea argitaratu zuen. Liburu horretan honako bi funtzio hauek azpimarratu zituen: - Herritarrei jasaten duten zarata-mailari buruzko informazioa ematea. - Zarata-iturriek igorritako zarata maila murrizteko neurriak hartzea. | Europar Batasunaren filosofia horien ondorio da araudia. Araudi horren arabera, udalek honako hauek bete behar dituzte ezinbestean: Beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte (ingurumen-politika). Neurriok ahalbidetu egin behar dute gaur egungo egoera ezagutu eta balioesteko aukera emango duten ekintzak abian jartzea. Horrela, helburuak zehaztu ahal izango dira eta helburu horiek neurri zuzentzaile egokien bidez, zentzuzko denbora tartean bete ahal izango dira. Horrek honakoa dakar: a) Hirian zarata maila balioestea. b) Herritarrei ingurumen-zarataren eta bere eraginen berri ematea. c) Beharrezkoa denean, zarata murrizteko neurriak hartzea. Eta ingurune akustikoaren kalitatea ona bada, kalitate horri eusteko neurriak hartzea. |