SISTEMAREN DESKRIBAPENA
   
 
   

Zarata arloan ingurumena gainbegiratzeko sistema SSMmR deitutako tresna da. Tresna hori zarata kudeatzeko politikaren oinarri modura erabil daiteke, hiriaren berariazko beharrizanekin bat baitator. Sistemak, teknologia berrien erabilerari esker, ahalbidetu egiten du, batetik, udalerriko kutsadura akustikoaren errealitatea hobeto ezagutzea eta, bestetik, etorkizunean kutsadura mota hori era egokian kudeatzeko beharrezkoak diren ekintzak egin ahal izatea. Halaber, sistema honek Udalari tresna bat eskaintzen dio jarduera edo lokal zaratatsuak kontrolatu eta horien jarraipena egiteko, baita udalerriko hainbat gunetan kanpoko ingurumen-kutsaduraren jarraipena egiteko ere.
 
 
   
 
 



Sistema ezartzeak tresna tekniko sofistikatuen garapena dakar. Tresna horiek zarata arloan egoera ezagutzea ahalbidetzen dute; beraz, kutsadura akustikoaren eta osasunean dituen ondorioen arteko kausaren eta efektuaren arteko lotura aztertu ahal izango da.

 
 
 
Araubide eremuko betebeharrak:
 
 
Europar Batasunak eremu erkidea garatu du, zarata arloan EBn politika bateratuak  balioetsi eta garatzeko. 1996. urtean EBn Zarataren Aurkako Etorkizuneko Politikei buruzko liburu berdea argitaratu zuen. Liburu horretan honako bi funtzio hauek azpimarratu zituen:

    - Herritarrei jasaten duten zarata-mailari buruzko informazioa ematea.

    - Zarata-iturriek igorritako zarata maila murrizteko neurriak hartzea.
 
 
 
 
 
  
 
Europar Batasunaren filosofia horien ondorio da araudia. Araudi horren arabera, udalek honako hauek bete behar dituzte ezinbestean:

Beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte (ingurumen-politika). Neurriok ahalbidetu egin behar dute gaur egungo egoera ezagutu eta balioesteko aukera emango duten ekintzak abian jartzea. Horrela, helburuak zehaztu ahal izango dira eta helburu horiek neurri zuzentzaile egokien bidez, zentzuzko denbora tartean bete ahal izango dira.

Horrek honakoa dakar:

a) Hirian zarata maila balioestea.
b) Herritarrei ingurumen-zarataren eta bere eraginen berri ematea.
c) Beharrezkoa denean, zarata murrizteko neurriak hartzea. Eta ingurune akustikoaren kalitatea ona bada, kalitate horri eusteko neurriak hartzea.




 

Kudeaketaren elementuak